Abian dira Ordiziako Santa Ana jaietako aurreskuko entseguak

Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:34h.

 ORDIZIA – Santa Ana jaiak ate joka daude dagoeneko Ordizian. Ordurako guztia prest izateko dantza entseguekin hasiak daude eta alpagarta dantzatuko duten dantzariek gaur, hilaren 5, 9, 10 eta 12an 18.30etik 20.00etara Jakintza ikastolan entseatuko dute. Bikoteek egun eta leku berean baina 19.15etik 20.00etara egingo dute eta entsegu orokorrak azkeneko astean, 16, 17, 18 eta 19an izango dira. – M.A.