Ttakun Txalaparta taldea 25. urteurrenean murgilduta dago

Larunbateko festarekinbatera, erakusketa eta bihitzaldi izango dira gaurtikaurrera Arrasaten

Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:10h.

ARRASATE – Arrasateko Ttakun taldea 25. urteurrenean murgilduta dago eta datorren larunbatean, bi urtean behin antolatzen duten Txalaparta Eguna berezia izango da. Herriko txalapartariekin batera, Aramaioko, Aretxabaletako eta Zumarragako taldeek parte hartuko dute ospakizunetan. 20.00etan, gainera, Iruñeko Hutsun taldeak emanaldia eskainiko du Herriko plazan.

Aurretik hainbat ekintza prestatu dituzte gaurtik aurrera. Lorentzo Altube arrasatearra zenak euskal musika tresnen bilduma ederra zuen bere etxean;gerora Eskoriatzako Ibarraundi museora eraman zuten eta osteguna arte Kulturaten izango da mostra bat ikusgai (17.30ean hasita). Horrekin batera, gaur txalapartak nola egiten diren azalduko dute Jotzen Perkusioak Elkartekoek Kulturaten (18.30), eta bihar, aldiz, Zurartean Elkarteko Sergio Lamuedrak Txalapartaren idazkera eta adibideak hitzaldia emango du, toki eta ordu berean. – A.D. 

Secciones