Txarangaren 50. urteurrena prestatzeko bilera izango da bihar

Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:31h.

 ELGOIBAR – Mauxitxa txarangak bere 50. urteurrena ospatuko du 2019an eta hori prestatzen hasteko batzarra izango da bihar (19.00etan) Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Bilera txarangaren ibilbidean zehar taldean parte hartu duten musikari guztiei irekita egongo da. Izan ere, urteurrenaren harira egin nahi dituzten ekintzen proposamenak azaltzeaz gain, txarangako kide ohien iritzi eta ekarpenak ere jaso nahi dituzte bertan. – J.L.

Secciones