Nekazal auzoetako bide bazterrak garbitzeari ekin dio Debemenek

Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:31h.

 SORALUZE – Aurreko urteetan uda heltzerakoan egin izan den bezala, Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapenaren sailak baserrialdeetako bide bazterrak garbitzeari ekin dio. Lan horiek Debemen, Debabarreneko landa garapenerako elkarteko langileek egingo dituzte. Udaletik jakinarazi dutenez, “lanak Irure auzoan hasi dira eta datozen egunotan Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan izango dute jarraipena”. – J.L.