Euskaraldia taldeak Txiki egunerako kamisetak jarri ditu salgai

Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:31h.

ELGOIBAR – Elgoibarko Euskaraldia taldeak azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean burutuko den ariketa soziala gizarteratzeko kamisetak kaleratu ditu, beti ere, San Bartolome jaietako Txiki egunean erabiltzeko. Kamisetak hilaren 17ra arte eros daitezke (10 eurotan) www.elgoibarkoizarra.eus web gunearen bitartez, 943 741 626 telefono zenbakira dei eginez edota elgoibar@euskaraldia.eus helbide elektronikora idatziz. – J.L.