Auzo Udalak bihar egingo du opor aurreko azken Osoko Bilkura Itziarren

Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:31h.

 ITZIAR – Itziarko Auzo Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu bihar egingo den opor aurreko azken Osoko Bilkuran parte hartzera. Batzarra 19.00etan hasiko da Itziarko Plazan dagoen Udaletxe eraikineko aretoan eta bertan hainbat gai jorratuko dituzte: baserrietara doazen bideen konponketa, Lasturko bolatokiaren estalpea eraikitzea eta frontoia pintatzea, edota auzoetako plano-seinale zaharkituak berritzea. – J.L. 

Secciones