Euskal Herriko historia ezagutzeko ikastaroa antolatu dute uztailean

Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:36h.

 HERNANI – Hernani Errotzenek uztailaren 16tik 19ra udako ikastaro bat antolatu du, Euskal Herriaren historia izenburukoa. Eskolak 10.00etatik 12.00etara izango dira eta Euskal Herriko irakurketa orokorra eskainiko dute. Ikastaroan izena emateko azken eguna uztailaren 12a da herriaerrotzen@gmail.com helbidean. Bertan izen-abizenak ipini beharko dira. Matrikulak hamar euro balio du. – A.M.