Barraketan entzungo den musika proposatzeko aukera

Domingo, 1 de Julio de 2018 - Actualizado a las 18:44h.

Oiartzun Xanistebanetan, barraketan entzungo den musika proposatzeko aukera izango dute gaztetxoek aurten. Proposamenak egiten dituzten 12 eta 18 urte arteko gaztetxoen artean barraketarako fitxak zozkatuko ditu Udalak. Bakoitzak hamar abesti proposatzeko aukera izango du. Horietako zortzi, gutxienez, euskaraz izango dira. Proposamenak hilaren 16a baino lehen egin behar dira udal webgunean. A.M.