Bertako produktuak merkaturatzeko apustua egingo du Beasaingo Udalak

Udalbatzak aho batez onartu du Beasaingo azokara saltzera joaten diren ekoizleei diru laguntzak emateko oinarriak

Domingo, 1 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

beasain - Bertako produktuen merkaturatzea eta hauen kontsumoa sustatzeko helburua berretsi du Beasaingo Udalak beste behin eta hori bideratzeko, Udalbatza osoak aho batez onartu du Beasaingo azokara datozen ekoizleei diru-lagun-tzak emateko oinarriak.

Erabaki horrekin Udalak bertako produktuen azoka indartu eta sustatzeko helburuari eusten dio. Hala ere, baserritar eta ekoizleek gutxi-eneko baldintza batzuk bete beharko dituzte laguntzak jaso ahal izateko, hala nola, garaian garaiko produktuen eskaintza askotarikoa izatea eta azokara maiztasunez etor-tzea izango dira horiek. Aho batez onartu zen proposamen honen bidez, eta erabaki honekin azokan postua jartzen duten saltzaileek azokara joateak suposatzen dien gastuari aurre egiteko laguntza jasoko dute.

Era berean, diru-laguntzen atalean Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egin duten eraikinetako jabeek eskuratu ditzaketen laguntzen oinarriak onartu zituzten aho batez. Guztira 120.000 euro zuzenduko ditu Udalak laguntza hauetara eta Eusko Jaurlaritzaren onespena ere izan behar dute laguntza jasotzeko eskaria egingo dutenek.

Udalbatzako gai zerrendan jaso ziren gaien artean zinegotzi kargu hartze berria ere izan zen. EH Bildu taldean, Garbiñe Zurutuzak utzitako tokia Mikel Olanok hartu zuen.

Esleipenei dagokionez, Igartza monumentu multzoa kudeatzeko ardura Aldabe enpresari esleitzeko proposamenak EHBildu taldearen abstentzioa jaso zuen baina hala ere, gainontzeko alderdien onespearekin aurrera atera zen. Bi urteko kontratua izango da beste hiru urtez luza-tzeko aukerarekin baina urtez urte berrituz. Urteko, 74.639 euro gehi BEZa jasoko ditu enpresa kudeatzaileak.

Esleipenekin jarraituz, Udalbatzaren osoko bilkuraren aurretik burutu zen Gobernu batzordean udan hasiko diren bi lan esleitzeko erabakia onartu zuten. Modu horretan, batetik, Erauskin plazako birmoldaketa lanak Altuna y Uriari esleitu zaizkiko 557.927,27 gehi BEZa euroko prezioan eta lan horiek egiteko epea bost hilabetekoa izango da. Eta udako asfaltatze lanei dagokionez, Asfaltos Urretxu enpresari esleitzea onartu zen 103.795,75 gehi BEZa euroko prezioan eta uztailaren 23tik abuztuaren 10a bitartean burutu beharko ditu enpresa honek lan horiek.

Adierazpen instituzionalei dagokienez, udal Gobernuak eta oposizioko taldeek adostutako adierazpenak irakurri ziren. Alde batetik, udalerrian euskararen erabilera susta-tzeko Euskaraldia egitasmoa aurrera eraman eta herritarren artean zabaltzeko erakunde-adierazpena onetsi ziren. Herritarrek Euskaraldian parte hartzeko izen-ematea zabalik aurkitzen da oraindik eta euskararen nazioarteko egunaren bueltan burutuko da azaroa eta abendua bitartean.

Bestetik, LGTB Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta besteak harrotasunaren egunaren harira, Udal taldeek sinatutako adierazpen instituzionala bilkuran irakurri eta onartu zen. Aurten ere ekimen sinboliko gisa, Igartzako jauregia ostadarraren kolorez egongo da argitua egun hauetan kolektiboari ikusgarritasun eta babesa emateko. - M.A.