goierri

Igartza Musika zikloak beste hamar emanaldi eskainiko ditu sei hilabetean

Udalak erabateko babesa ematen dio ekimenari eta jendartean ere gustura hartzen da;3.000 ikusle izaten dira urtean

M. Aranburu - Domingo, 1 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

beasain - Igartza Musika zikloa erabat errotuta dago Beasainen. Udalak dudarik egin gabe apustu egiten du egitasmo honen alde eta datuek ere erakusten dute jendartean duen harrera ezinhobea dela, izan ere, urtean ia 3.000 ikusletik gora izaten dira ziklo honen baitan antolatzen diren kontzertu eta emanaldietan.

Xabier Matarranz kultura zinego-tzia pozik agertu da: “Zikloa antola-tzen dugun hirugarren urtea da eta urtero ia 3.000 ikusle pasa dira. Batezbeste, kontzertuko 150 pertsona egon dira Igartzako jauregian, hau da, jauregia bete edo betetzear egon da hori baita gehienez har dezakeen jende kopurua”. Publikoa ez ezik, musikariak Igartzara “oso gogotsu” etortzen direla ere nabarmendu du. Dudarik gabe, Igartzak badu halako magia berezi bat artista eta entzulearen artean konexio berezi bat sorrarazten duena.

hilabetez hilabete Hamar ekitaldiz beteta etorriko dira urtea amai-tzeko falta diren ia sei hilabete hauek. Orotara, bederatzi kontzertu eta Igartza Musika Bekaren entzunaldia izango dira uztailetik abendura bitartean. Uztailaren 12an hasi eta abenduaren 16ra bitartean izango dira saioak. Lehenengo hiru kontzertuak ostegunetan izango dira eta eguraldiak laguntzen badu kalean izango dira;bestela, Igartzan. Hala, 19.30ean hasiko dira kontzertuak: uztailaren 12an, Goierriko Star Blues taldea Zubimusu plazan arituko da;uztailaren 19an, Kalakan taldeko Thierry Biscary-k sortutakoManez eta Kobreak, Zubimusun;eta abuztuaren 2an, Beasaingo Musika Eskolan sortu zen Briganthya talde eraberritua Bideluzen arituko da musika jartzen.

Irailaren 28an, Mielotxin talde nafarraren momentua izango da eta 22.00etan Igartzan egongo dira. Etenik gabe, urrian hiru kontzertu izango dira. Batetik, 20an, Loinatz abesbatzak Kalakan taldearekin batera abestuko du, 19.00etan, Loinazko San Martingo baselizan. 27an, bestalde, musika elektronikoa egiten duen Aitor Etxeberria bizkaitarrak kontzertua eskainiko du Bernedo Eneako karpan, Jazpana jaialdiarekin elkarlanean. Hilabeteko azken egunean, bestalde, Tolosako 50. abesbatza lehiaketarekin bat eginez, AEBetako The Salt Lake Vocal Artists abesbatza San Martingo baselizara joango da, 19.00etan. Emanaldi honetara 50 urteetan abesbatza lehiaketa irabazi duten taldeak edo zuzendariak gonbidatu dituzte.

Azaroarekin jarraituz, 17an eta 18an Musikeneko ikasleek zuzeneko kon-tzertu laburrak eskainiko dituzte Igartzan, Igartza Musika sorkuntza Bekaren barruan. Punta puntako musikariak entzuteko aukera eskainiko dute beste behin ere. Urteko azken hilabetean, abenduaren 2an, Enrique Solinisek zuzentzen duen Euskal Barrokensemble taldearen bisita izango da Igartzako jauregian eta sei hilabetekoarekin amaitzeko, abenduaren 16an, Loinatz eta Narama abesbatzek Gabonetako kontzertua emango dute, 20.00etan, parrokian.

orain arteko datuak 2018ko lehen seihilabetekoan zazpi kontzertuk eta hi-tzaldi batek osatu dute egitaraua eta 1.250 pertsona egon dira orotara. Goraka joan da ekitaldi hauek ikustera joan den jendearen kopurua, iaz baino ia 250 pertsona gehiago izan direlako lehen sei hilabetan. Igartza Musika Programaren helburuak eta apustua berdina izaten jarraitzen duela gogoratu du Matarranz eta Xabier Sarasola, Loinatz Musika eskolako irakasleak. Azken honek adierazi du “luxua” dela Beasainen horrelako kalitatezko kontzertuak entzuteko aukera izatea eta beasaindar zein biztanleriari gonbitea zabaldu die kontzertuetara gerturatu eta taldeek eskain-tzen duten kalitateaz gozatzera.