‘Kristalezko bihotza’ ipuin musikatua aurkeztuko dute bihar

Sábado, 30 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:38h.

 ALTZO – Tolosako Sanjuanetan estreinatu ondoren, Kristalezko bihotza ipuin musikatua aurkeztuko du David Azurzak bihar, 12.30ean, Altzoko elizan. Joseba Sarrionandiaren ipuin musikatua oinarri hartuta sortutako emanaldia da, eta Azurzaren zuzendaritzapean narratzailea, korua, txistularia eta soinujolea ariko dira. Tolosako musika eskolako perkusioko lau ikaslek ere parte hartuko dute. – M.S.S.