Lazkaoko plazako aparkalekua astearte eta asteazkenean itxiko dute

Sábado, 30 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:39h.

 LAZKAO – San Benito Ikastolako estalpearen egitura jartzeko lanak egingo dira datozen asteetan eta hori dela eta datorren astelehenean eta asteartean, uztailak 2 eta 3an, plazako aparkalekua itxita egongo da. Asteartetik aurrera, berriz, plaza aldeko edo udaletxeko sarreratik bakarrik sartu ahalko da aparkalekura. Kiroldegi aldeko sarrera itxita egongo da. Lanek lau asteko iraupena izatea aurreikusten da. – M.A.

Secciones