Gazte Festen 21. edizioa ospatzen dabiltza zaldibiarrak

Sábado, 30 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:04h.

zaldibia - Zaldibian XXI. Gazte Festak ospatzen daude buru-belarri. Gaur goizean, Jupiterren bainatzen hasiko dute eguna. Arratsaldean ekingo diote berriz ere ekintzei eta 18.30ean sasi-pilotari txapelketa finala jokatuko da. 20.00ean, XII. sagardo dastaketa izango da herrian eta bertan 15 sagardo probatzeko aukera eskainiko da. 23.00ean, berriz, Tokan2 La Polla eta Iratzar taldeen eskutik erromeria egongo da. - M.A.

lazkao - San Benito Ikastolako estalpearen egitura jartzeko lanak egingo dira datozen asteetan eta hori dela eta datorren astelehenean eta asteartean, uztailak 2 eta 3an, plazako aparkalekua itxita​ egongo da. Asteartetik aurrera, berriz, plaza aldeko edo udaletxeko sarreratik ​bakarrik sartu ahalko da aparkalekura. Kiroldegi aldeko sarrera itxita egongo da. Lanek lau asteko iraupena izatea aurreikusten da. - M.A.

idiazabal - Goizeko 10.00etan hasita, X. pala txapelketako finala jokatuko dituzte gaur Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. 2. mailako mutilen artean Gereñu eta Murgiondo Arana eta Berebideren aurka arituko dira. Emakumezkoetan, Aiako Eizmendiak Dulantziko Suarezek aurka lehiatuko dira. Azkenik, mutilen lehenengo mailan Antxordoki eta Azpeitia Aizpuru eta Daguerreren izango dituzte lehiakide. - M.A.

ordizia - El 24 de julio es la tamborrada de Ordizia y el Ayuntamiento ha abierto el plazo de inscripción hasta el día 18 para que los ordiziarras que así lo deseen puedan verla desde el balcón del Consistorio. Los interesados deben hacer la solicitud en el ayuntamiento o escribiendo un correo a komunikazioa@ordizia.eus. El día 19 se hará el sorteo y los afortunados podrán llevar un acompañante a ver la tamborrada. - M.A.