San Joan jaiak sakonki baloratzeko bilera, astelehenean

Sábado, 30 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:37h.

HERNANI – Aurtengo San Joan jaiak bukatu dira eta behin-behineko balorazio baikorra egin du Hernaniko Udalak. Ehundik gora ekitaldi antolatu dituzte, Udalak eta herriko zenbait talde elkarlanean, eta oro har aurreikusita bezala joan dira. Eguraldiak lagundu du eta dantza, musika, antzerkia, jolasak, kirolak... ekitaldi guztiak kalean giro ederrean gozatzeko aukera paregabea erraztu du. Baina, giro alai hori ilundu duten hiru sexu erasoren berri izan da. “Emakumeen kontrako eraso horiek gogor arbuiatu eta salatu nahi ditugu”, esan dute Udaletik. Balorazio sakonagoa eta bateratua egiteko astelehenean, 19.00etan, Biteri kultur etxean hitzordua ezarri da. – A.M.