Emakundek babesa eman dio, beste behin, Irungo Alarde parekideari

Izaskun Landaida Irungo Alardean. (Irekia)

Sábado, 30 de Junio de 2018 - Actualizado a las 17:17h.

IRUN. Gaur Irunen San Martzial jaiak direla eta, bertan izan dira Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria, eta baita idazkari nagusia, Zuriñe Elordi, Alarde Mistoari babesa emateko. Landaidak gogoratu du gero eta herri gehiago direla herritarren laguntzarekin euren tradizioak egokitu dituztenak emakume eta gizonen berdintasuna bermatzeko eta dei egiten die Irungo Udaleko ordezkariei eta bertako biztanleei aurrera pausoa eman dezaten Irunen ere bide honetatik. Emakunderen ustetan tradizioak herrien giza kohesiorako funtsezko elementuak dira, testuinguru jakin batean sortzen diren tradizioak, baina eboluzionatu egin behar dute garai berrietara egokitzeko. Honek ez du tradizioen kontra egitea suposatzen, aberastea baizik, emakume eta gizonei eskubide berdinak emanez.

Lehen alarde parekidearen 20. urteurrenean, Emakundek urte guzti hauetan jaietan berdintasunaren alde lan egin dutenen lana goraipatu du eta azpimarratu nahi izan ditu eman diren aurrera pausoak: " Oraindik asko dago egiteko, baina gero eta jende gehiago dago alarde parekidea babesten eta horretan parte hartzen, eta hauen artean gero gazte gehiago. Atzera pausorik ez duen prozesu baten aurrean gaudela uste dut, etorkizuna berdintasunaren aldekoa delako", adierazi du.

Emakunderen ustetan, elkarrizketa da bide eraginkorrena errespetuan eta emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurrerapausoak emateko. Emakunderen iritziz elkarrizketa lehen pausoa da, ezinbestekoa, elkarbizitza lortzeko eta gogoratu du herriaren gehiengoak erakunde publikoei eskatzen diela jarrera aktibo bat izan dezaten konponbide batera heldu ahal izateko. Hau dela eta, deia egin die udaleko talde politiko guztien ordezkariei elkarrizketa prozesua bultzatu dezaten.

Emakundek gogoratu nahi du berdintasuna balore soziala eta demokraziaren oinarrizko ardatza dela, etalegeak hala aginduta, erakunde publikoek oztopoak gainditu eta beharrezkoak diren neurriak bultzatzeko obligazioa dutela emakumeek ospakizun honetan parte hartu ahal izan dezaten gizonek dituzten baldintza berberekin. Horretarako ikusten du elkarrizketa, elkarlana eta akordioa direla arazo hau konpontzeko tresnak. Eta hain justu tresna horiek erabiltzen jarraituko du Emakundek, orain arte egin duen bezala, hainbat herrietan egin dutena ikusita, posible delako tradizioak egokitzea.

Secciones