Artisau Azoka izango da Zumaian igandean, egun osoan zehar

Viernes, 29 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:47h.

 ZUMAIA – Zumaiako Udalak Artisau eta Elikagaien Azoka antolatu du igande honetarako. Hala, artisauak lanean ikusteko aukera egongo da zeramika eta egurrezko tailer eta erakustaldiak ere izango dira. Horrez gain, zenbait elikagai eskuratzeko aukera izango dute zumaiarrek. Azoka Eusebio Gurrutxaga plazan egingo da, goizeko 11.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara. – A.R.