Azpeitiko Udalak Loiolarako bide zaharra eraberrituko du

47.000 EURO BIDERATUKO DITU | Sanjuandegi eta Loiola bitartean berehala hasiko diren lanetarako

Viernes, 29 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

azpeitia - Udalak Sanjuandegi eta Loiola auzoak lotzen dituen oinezkoen bide zaharra eraberri-tzeko lanak abiatuko ditu berehala. Obra horiek gauzatzeko 47.728 euroko aurrekontua bideratuko du eta aurrikuspenen arabera “eraldaketa nagusiak hilabeteren bueltan eginak egongo dira”.

Udaletik jakinarazi dutenez, proiektu hau “Agenda 21 egitasmoaren bitartez herriko ikasleek egindako ekarpenekin osatu da”.

Edonola ere, proiektu honekin “osotasuna” eman nahi zaio bideari, “Xaguxarren parkea integratuz”. Horretarako “gaur egungo hesia kenduko zaio parkeari, eta ibaiaren ondoko hesia berritzeko berrerabiliko da”. Bestalde, bidearen ertzetan parkeko material berdinarekin osatutako elementuak jarriko dira, beti ere, “Sanjuandegitik parkera arteko zatian miradore moduko batzuk egiteko”.

Azkenik, Ekoetxetik Loiolara arteko zatia “ibaiaren ibilbidearen berdina eginez ibiltzeko egokituko da, eta eserleku eta mahai batzuk ere ipiniko dira”. - J.L.

Secciones