San Pedro egun handia ospatuko dute gaur Asteasun

Viernes, 29 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:44h.

ASTEASU – San Pedro eguna ospatuko dute gaur hainbat herritan, horien artean, Asteasun. Meza nagusia izango dute 10.00etan eta ondoren, Elizmendin eskertza elizako erlojua eraberritu duten boluntarioei, soka dantza eta hamaiketakoa, eta pilota eskolako txapelketako finalak. Arratsaldean, kalejira izango da herriko musikari, buruhandi eta erraldoiekin (18.00), eta herri afariaren ondoren, Laket taldea. – M.S.S. 

Secciones