Hamar urteko ibilbidea ospatuko du bihar Tolosa Kantarik

Viernes, 29 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:44h.

TOLOSA – Hileko azken larunbata denez, Tolosa Kantariak hitzordua izango du bihar. Ez da izango edonolako hitzordua, hamar urteko ibilbidea ospatuko baitute. Ohitura duten moduan, 12.00etan hasiko dira kantuan Maria Luisa Agirre doktorearen plazatxoan eta alde zaharrean geldialdiak egin ondoren, Herrikideko (Jesuitinak) patioan bazkaria egingo dute. Ez dira musika eta kantua faltako. – M.S.S.

Secciones