GIZARTEA

Ortzadarraren kolorez jantzi da egunotan Tolosa

Olatz Peon alkatea eta Agurtza Zubero teknikaria. (Argazkia: N.G.)

Emeterio Arreseko bizikleteroa margotu dute Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunaren harira

Viernes, 29 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Tolosa - Nazioarteko Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo, alegia, lesbiana, gay, transexual, bisexual, intersexual eta queer-en eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna. Tolosako Udalak kolektiboa ikusarazi eta berdintasuna aldarrikatzeko ekimen-bilduma osatu da egunotarako.

Atzo Udalean ospatu zen osoko bilkurak adierazpen instituzionala onartu zuen gehiengo osoz. “LGTBIQ komunitatea gure gizartean dibertsitatearen ordezkari da;errealitate ezberdinen aniztasunaren isla. Eta jakin badakigu ez dagoela eskubide berdintasunik errespeturik ez badago, eta are gutxiago aniztasunari babesik ematen ez bazaio”, aldarrikatu zuen Olatz Peon alkateak.

Bide horretan, LGTBIQ kolektiboak jasaten duen “diskriminazioa gaitzesteko” eta hori gainditzeko Udalak duen “konpromisoa” berretsi zuen alkateak: “egoerak hobera egin badu ere, bisibiliza-tzeko, lasaitasunez eta berdintasunean bizitzeko, hain zuzen ere, diren bezala agertzeko eta senti-tzen dutena adierazteko, oraindik gay, lesbiana edo transexualek arazoak pairatzen dituzte”.

Ekintzak Iaz lehen aldiz ortzadarraren kolorez margotu ziren antonio Lekuona kaleko eskailerak eta aurten, egitasmo honi jarraipena emanez, eskailera horiek berpintatzeaz gainera, kolore gama bereko bizikleteroa ezarri da Emeterio Arresen.

Gainera, duela bi urte estreinakoz egin eran, Zerkausia ortzadar kolorez argituta egongo da uztaila hasiera bitarte. Amaitzeko, udaletxean ortzadarraren bandera ezarri da, eta Udalak bere komunikazioa kanal guztietako euskarrietako irudia egokitu ditu. - M.S.S.

Secciones