ZUZENDARIARI GUTUNAK

Gure inguruak ezagutu

IÑAKI AMUNDARAIN - Viernes, 29 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:06h.

Oporretan bidaiak antolatzen ditugu agentziaren bidez, jende multzo handia joaten da bideratzaile eta guzti, antolatutako zirkuituak eginez, baita ere bakarka egiten dituztenak badira historiako ikasle eta irakasle batipat, kanpoko museoak, elizak, katedralak eta piramide desberdinek ikusteko asmoarekin. Askotan bertakoak ez ezagutu arren, adibide bat jarriko nuke, zenbat gipuzkoar ote daude Donostiako Artzai Onaren katedrala ezagutu gabe? Gure hiriburuko katedralak, herri guztietan ditugun elizak, naiz txikiak izan ermitak eta abar oso politak direnak, museoak ere zer esanik ez, paraje zoragarriaz inguraturik. Gonbitea egiten dizuet irakurle guztioi, gureak ere ezagutzeko, merezi duelako eta ederrak direlako besterik gabe.

Secciones