Eskualdean dira uda pasatzera etorri diren zazpi haur saharar

Saharautz elkartearen bitartez, Zarautzen lau ume izango dira. Orion eta Getarian, berriz, bi eta bat, hurrenez hurren

Jueves, 28 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Zarautz - Zazpi haur saharar heldu ziren joan den astelehenean Urola Kostara, Saharautz elkartearen bitartez, eta datorren abuztuaren 25a bitartean izango dira uda bertan pasatzen. Guztira, zazpi ume etorri dira, eta Zarautzen lau izango dira. Orion eta Getarian, berriz, bi eta bat, hurrenez hurren.

Ilusioz eta urduritasunez elkartu ziren harrera-familiak Zarautzen;izan ere, familia guztiek lehen aldiz biziko dute esperientzia, Saharatik etorritako neska-mutilak bezala. Hala, haurrek medikuarengana eta dentistarengana joateko aukera izango dute elkarteari esker, eta udan zehar zenbait ekin-tza egingo dituzte.

Bakeleku udalekuak Zumaiako Darahli Elkarteak, bere aldetik, urteroko Bakeleku Udalekuak egingo ditu, oraingo honetan Larrabe-tzun, eta bertan izango dira Darahliko 70 gazte bolondres begirale lanetan ume sahararrekin udan zehar.

Aurtengo martxoan Tindufeko kanpalekuetan izandako gazteak arituko dira lanean, 9 eta 12 urte bitarteko 36 ume sahararrekin. Esperientzia honetan 70 gazte zumaiarrek hartuko dute parte, hamar asteko taldeetan banatuta eta txanda bakoitzean sei edo zazpi izango dira. Elkartetik jakinarazi dutenez, lehen txanda aste honetan bertan hasi da.

Modu honetan, zenbait lan egingo dituzte gazte zumaiarrak;besteak beste, eguneroko ohiko ekin-tza guztiak kudeatu, kirol eta tailerrak antolatu, irteerak egin eta haurrak mediku azterketa egitera eraman. Uztailaren 14ean eta 15ean, berriz, Zumaiara astebukaera pasatzera joango dira eta gazte hauen familietan egingo dute lo egun horietan. - A.R.