Kukai eta Bordas Brosen dantza ikuskizuna, Legazpin

Jueves, 28 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:15h.

 LEGAZPI – Kukai eta Bordas Bros dantza taldeek Topa ikuskizuna eskainiko dute gaur, 19.30ean, Legazpiko Kale Nagusian. Lau gazte plaza batean elkartzen dira, musika entzuten da eta dantzari ekiten diote. Batzuk euskal dantza tradizionalean hazitakoak dira eta besteak hip hopean. Kaleak, euren biziguneak, batzen ditu. Ekitaldi hau Uztakale programaren barne antolatu dute. – A.Z.