Tertuliak programaren kurtso amaierako jaia izango da arratsaldean

Jueves, 28 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:24h.

 ELGOIBAR – Euskara lantzeko Tertuliak egitasmoan parte hartu duten herritarrek kurtso bukaerako jaia ospatuko dute gaur (19.00etan) kultur etxeko sotoan. Ekitaldia abiatzeko Ameli ipuin kontalariaren saioa izango da. Hori bai, Ameli ez da bakarrik etorriko;“musikari batek lagunduta etorriko da, eta kultur etxeko sotora gerturatzen diren guztiek ipuinak musikaz jantzita gozatzeko aukera izango dute”. Jaia Tertuliak egitasmoaren baitan antolatuta badago ere, sarrera doanekoa eta librea izango da nahi duten herritar guztientzat. – J.L.

Secciones