Soreasuko sormen guneko eremuak egiteko obrak abiatu dituzte

Jueves, 28 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:24h.

 AZPEITIA – Azpeitiko Udalak Soreasuko sormen gunearen eremu ezberdinak egiteko obrak abiatu ditu jada. Hasteko, Hitzaren, arte eszenikoen eta irudiaren eremuak egokituko dira eta horretarako 994.348 euroko aurrekontua bideratuko du Udalak. Lan horiek burutu bezain pronto, Soinuaren eremua egokitzeko obra jarriko dute abian. Udaletik azaldu dutenez, “kultur eragileen artean zer eta nolakoa izan behar duen Soreasu denbora luzean hitz egin ondoren, paperean marraztu dugun hori gauzatzeko unea heldu da”. – J.L.