Anaitasunak batzar orokorra eta Gorrixen eguna antolatu ditu

Jueves, 28 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:24h.

 AZKOITIA – Anaitasuna kirol klubak denboraldia amaitzeko ekitaldiak antolatu ditu datozen egunetarako. Alde batetik, klubaren arlo ezberdinak (ekonomikoa, kiroletakoa...) jorratzeko ohiko batzar orokorra izango da bihar (19.00etan Elkargunean). Bestetik, klubak Gorrixen eguna ospatuko du larunbatean. Egunari hasiera emateko meza izango da parrokian (13.00etan) eta horren ondoren bazkaria Joseba jatetxean. Bazkalostean, klubeko talde ezberdinetan denboraldian nabarmendutako jokalarientzako sariak banatuko dituzte. – J.L.