Haur guztientzat filma egongo da Errenterian

Gaurko saioa, ‘Richard, Zikoina’, dibertsitate funtzionala dutenei egokituta egongo da

Jueves, 28 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Errenteria - Juneren Hegoak eta Mindara Errenteriako elkarteek Bizitu proiektuaren bigarren saioa aukeztu dute. Proiektu honek familia osoarentzako zine saioak eskaini nahi ditu, haur guztientzat zinearen baldintzak egokituz. Hortaz, gaur 18.00etan Richard, Zikoina filma disfrutatzeko aukera egongo da Errenteriako Niessen kulturgunean.

Sarrera doan izango da eta parte-hartzaileentzat sorpresak egoteaz gain, Eskuaire elkartea ere egongo da, pertsona gor eta gor-mutuen egoera gerturatuko dute zeinu hizkuntza erabiliz aldibereko itzulpena eginez. Itzulpen hau gazteleraz izango da.

Bestalde, publiko guztientzat pelikula eskaintzeaz gain, saioan filma komentatzeko aukera egongo da, argiak piztuta egongo dira, beharrezkoa bada ikusleek mugitu ahal izango dute, gunea txukunduko da parte-hartzaileak erosoak egon daitezen… dibertsitate fun-tzionala duten haurrentzat zinema egokituz. - A.M.