Mozorroak eta Garilak 26 taldearen musika, festak hasteko

Jueves, 28 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:23h.

 ELGETA – Ferixa Nagusiko jaietan murgilduko da Elgeta gaurtik igandera arte. Buruhandiei ongi etorria egin eta gero (eguerdiko 12.00etan udalekuetako umeen eskutik), arratsaldean, mozorroen jaitsierarekin emango diete hasiera festeei (19.30). Jarraian, alkate txikia izendatuko dute eta kartel lehiaketaren saria banatuko da. Eonian elektrotxarangak (20.00), Garilak 26 taldearekin erromeriak (23.00) eta Larrain dantzak (24.00) ere girotuko dute eguna.– A.D