Markina-Xemeingo Torneoko finala eta Interjaiko bigarren jardunaldia jokatuko dira

Jueves, 28 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:38h.

Mutilen Xistera Zirkuitiko lehen jardunaldiaren amaiera jokatuko da ostiral honetan 19.00etan Markina-Xemeingo pilotalekuan. Pasa den ostiralean leku berean kiniela bidez kanporaketak jokatu ostean, iritsi da mutilen lehen torneoko irabazleak zeintzuk izango diren jakiteko tenorea.

Gazte mailan, Iker Ibarluzea eta Julen Goitiandia arituko dira gorriz, eta urdinez, berriz, Aitzol Galletebeitia eta Danel Mandiola. Bi bikoteen artean ez dago alde handirik, eta emozio handiko partida espero da.

Ondoren iritsiko da maila nagusiko finala, eta bertan, Antxon Alberdi eta Jon Ibarluzea, Aaron Gonzalez de Mataucoren eta Benoit Mandagaranen aurka neurtuko dira. Hemen ere lehia ederra espero da. Lehen bikotea Interjain ere ari da jokatzen. Arabarra eta lapurtarra, aldiz, ez dira ari Interjain, eta saiatuko dira ezustea eman eta garaipen hori lortzen. Antxon eta Ibarluzea izan ziren kinielako irabazleak. Bi partida hauetan 15 tantoko bi neurketa jokatuko dira, eta berdinketa balego, berriz, bigarren bat jokatuko lukete, baina hura bost tantora.

Markina, ostirala, 19.00Gazteak: I.Ibarluzea-Goitiandia / A.Galletebeitia-Mandiola.Maila nagusia: Antxon-J.IBarluzea / Gonzalez de Matauco-Mandagaran

INTERJAIInterjai Txapelketak, berriz, Nafarroatik Gipuzkoarako bidea egingo du, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko baita bigarren jardunaldia igande honetan, 19.00etan hasita. Lehen partidan, Retolaza eta Uriel, Iturrinoren eta Susoren aurka lehiatuko dira. Aurreneko bikoteak irabazi egin zuen lehen jardunaldian, eta berriro ere garaipena lortuko balu, urrats handia emango luke lehen hiruen artean sailkatzeko. Iturrino eta Suso, berriz, aurreneko partida galduta datoz, eta oraingoan garaipena behar dute.

Bigarren partidan, Antxon eta Ibarluzea, Etcheberryren eta Zugaitzen aurka arituko dira. Kasu honetan ere lehen bikota dator aurreko partida irabazita, eta bikote lapurtarra, berriz, behartuta dago lehen garaipena lortzera. Aurreneko partidan Etcheberryk ezin izan zuen jokatu, baina oraingoan arituko da, eta ikusiko da ea gauzak aldatzen diren.

Azpeitia, igandea, 19.00.Retolaza-Uriel / Iturrino-SusoAntxon-Ibarluzea / Etcheberry-Zugaitz

Secciones