Aldaban 12 aparkaleku berri sortuko dira

Landa auzoetan, Urkizun eta Bedaion ere bai, hainbat lan burutzen ari da Tolosako Udala

Miércoles, 27 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Tolosa - Landa auzoetan hainbat lan ari da burutzen Tolosako Udala legealdi honetan: Aldabako frontoia eraberritu eta Urkizun Exola bidea moldatu du, autobus geltoki berri bat eraiki, eta edukiontziak eusteko babes estruktura berriak egin ostean, Aldaban eta Bedaion daude jarriak indarrak orain.

Hain zuzen ere, Bedaioko eraberritze lanak jada finkatuak dauden eran, Aldaban izapide fasean diraute. Lanen proiektua egina dago: 12 aparkaleku berri sortuko dira errepidearen inguruan, lerroan zein baterian, eta argiteria ere egokituko da. Lanek 36.000 euroko aurrekontua dute, BEZ barne, eta hilabete eta erdi irautea aurreikusten dute (urteko azken hiruhilekoan egingo dira).

Bedaion, aldiz, metro bat (4,5 metrotik 5,5 metrora) zabalduko da errepidea erdigunean, argiteria berritu da, edukiontziak kokatzeko gune berri bat sortu eta bertatik libre geratzen den gunean, hiru aparkaleku berri sortuko dira. 150.000 euroko aurrekontua dute lanek eta Bedaioko festak pasa ondoren hastea aurreikusi du Udalak. - M.S.S.

Secciones