Sexu Askapenaren Egunean, hainbat ekintza bihar

Miércoles, 27 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:18h.

ARETXABALETA– Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu ditu Aretxabaletan Debagoieneko TransMarikaBollo koordinadorak. Beraz, biharko manifestazioaren ondoren (19.30ean), irakurketa politiko-poetikoa egongo da Durana kalean. Aldarrikapena eta festa uztartzeko asmoz, Dj batek emango dio amaiera egitarauari. Bestalde, Oñatin, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak babesten duten OSGI gorroto-delituei begirada orokorra proiektuaren baitan, Aldarte eta Pottota talde feministaren eskutik, bihar Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz jasotzen diren gorroto-delituei begirada orokorra erakusketa eta solasaldia izango dira Antixena gaztetxean, 17.00etan hasita . – A.D.

Secciones