Abotsanitzek herri batzarra egingo du gaur arratsaldean

Miércoles, 27 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:17h.

HONDARRIBIA – Hondarribiko Abotsanitz talde politikoak herri batzarra deitu du gaur arratsalderako, 19.00etatik 21.00etara, San Pedro kalean duen bere egoitzan. Nahi duen edozein hondarribiarrentzat irekia den bilera honetan, talde abertzale eta ezkertiar honek herriko taldeen informazioa, bere barne egitura eta hauteskundeak izango ditu eztabaidarako gai, beste zenbaiten artean. – X.S.