politika

“Ordiziako Udal aginteko hiru urteak zailak izan dira”

EAJ eta PSE-EE alderdiek osatutako Udal Gobernuak legegintzaldia baloratu du

M. Aranburu - Miércoles, 27 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

ordizia - Ordiziako Udal Gobernuak ez du erraza izan hiru urte hauetan proiektu eta egitasmoak aurrera ateratzea. Horixe da EAJ eta PSE-EE alderdien balorazioa. “Orain arte bizi izandakoa oso bizia eta zaila izan da Udal Gobernuarentzat”, onartu du Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkateak. Bat egiten du alkatearen hitzekin Iñaki Dubreuil, PSE-EEko ordezkariak eta hiru urte hauetan “desadostasunak bizi, sufritu eta gainditu” dituztela onartu dute biek. Hala ere, alderdi onari begiratzen diote bi ordezkariek eta Ordizia eta ordiziarrentzat “egoerari aurre” egin diotela nabarmendu dute, haientzat bien arteko akordio eta konpromisoa “ona” delakoan.

Legealdia definitzerakoan, hitz errepikatuena “zaila” izan da, izan ere, Santamariaren hitzetan, hilabeteak “ezinean” igaro dituzte: “zaila izan da oposizioak aurrekontuak urte batean ez dituenean onartzen berak nahi duena egiten ez delako, eta hurrengoan, aldiz, onartzen dituenean nahiz eta berak nahi duena ez egin”. Hiru urte hauetan zehar ikusi da zailtasunak izan dituztela akordioetara iristeko, aurten, esateko, aurrekontuak aurrera atera-tzeko ere tira-bira handiak izan dituzte.

Hala eta guztiz ere, pozik agertu dira ordezkariak eta azaldu dute Ordizian hobekuntzak egin direla hiru urte hauetan eta ez hori bakarrik, oraindik ere hainbat proiektu abian badaudela, “begi-bistan daudenak batzuk edo etorkizunean ikusiko direnak beste hainbat;tartean, laster martxan jarriko den tren geltokiaren inguruko obra”.

Balantzea egiteaz gain, bi alderdiek euren arteko akordioa berretsi dute, proiektu ugari barneratzen dituzten ardatz hauen inguruan: parte-har-tzea, gizarte zerbitzuak, gaztedia, enplegua, osasuna, hirigintza, etxebizitzak, zerbitzuak, mugikortasuna, kultura, kirola eta ingurumena, hain zuzen ere. Behin baino gehiagotan berretsi dute “Ordizia eta ordiziarrentzat” egiten dutela lan eta horregatik, euren akordio konpromisoa berretsi dute. “Beste urtebetez behintzat badaukagu indarra lanean jarraitzeko, ondorengoa ikusi egin beharko da”, azaldu zuen Santamaria alkateak, datorren urteko hauteskundeei begira aurrerapenik egin gabe.

betetako hitza Legealdia hasterakoan hartzen diren eginbideei begira, pozik daude hartutako konpromiso asko “bete” egin dituztelako. “Oso atsegina da hori”, zehaztu du Dubreuilek. Beste hainbat ekintzen artean, herritarren parte-hartzeari emandako bultzada nabarmendu nahi izan dute. “Lehenengo herri-kontsulta bideratu genuen Bilduk aurreko legealdian inposatutako atez atekoa aldatzeko eta parte-hartze prozesuak abian jarri dira hondakinen, kirola eta mugikortasun mahaiekin, osasun taldearekin, aurrekontu parte-har-tzaileekin eta galdeketekin”, esan du alkateak.

“Azkar pasatu dira legegintzaldiko hiru urteok erritmo bizian ari garelako”, agertu dute. Legealdia “proiektuz beteriko zerrendarekin” ekin zutela onartu du alkateak eta horietako asko “errealitate” bilaka-tzeak poza emateaz gain, “herritar askok egindako esfortzu garrantzi-tsua balioan jar-tzen duela jakiteak lasaitu” egiten diela ere nabarmendu dute Udal Gobernuko ordezkariek.