Dagoeneko eska daitezke euskara ikasteko dirulaguntzak Getarian

Martes, 26 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:51h.

 GETARIA – Getariako Udalak dirulaguntzak emango diezkiete 2017- 2018an euskara ikasi duten getariarrei. Horretarako, beharrezkoa izango da ikastaroa jaso bitartean udalerrian erroldatuta egotea eta ikastaroko orduen %80 jaso izana. Agiriak uztailaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean;besteak beste, ikasle agiriaren kopia, matrikularen ordainagiria eta asistentziaren egiaztagiria. – A.R.