BERTAN

Txiste eta pasadizo onenen saria

Martes, 26 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:42h.

Urteroko legez, Goiztiri AEK euskaltegiak txiste eta pasadizio lehiaketa antolatu du aurten ere, kasu honetan, 27. edizioa. Epaimahaia euskaltegiko ikasleek osatu dute eta haien iritziz lehendabiziko saria merezi duena Gautxori taldeko ikasleak izan dira eta haiek jaso dute saria, Loroaren mingaina luzea txisteari esker. Bigarren saria Ana Merinok jaso du eta hirugarrena, aldiz, Gorka Gorrindok. N.G.