‘Trans-formatzen’ dokumentala Lazkaon emango dute ostiralean

Martes, 26 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:44h.

 LAZKAO – Bihar arratsaldean transexualitatea lantzen duen Trans-formatzen dokumentala ikusteko aukera egongo da Lazkaon. LGTB kolektiboaren nazioarteko egunaren harira antolatu du Lazkaoko Udaleko berdintasun batzordeak emanaldia. Hala, 19.00etan hasita dokumentalaz gozatzeko aukera izango da Arerian. ikus-entzunezkoa euskaraz izango da baina gaztelaniazko azpitituluak izango ditu. Ekaitz Goikoetxeak, Aitor Lanasek eta Garazi Zabaletak osatutako taldeak ekoitzi du lan hau eta transexualitatearen inguruko zalantzak eta iluntasunak argitzen ditu. – M.A. 

Secciones