Irati Garmendia lazkaotarra irakurtze kanpainako saritua

Martes, 26 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:45h.

LAZKAO – Lazkaon Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainan parte hartu dutenen artean bigarren zozketa egin dute eta kasu honetan, euskarazko liburuak erosteko 30 euroko erosketa-txekea Irati Garmendia Zubiarrainek, 7 urteko lazkaotarrak irabazi du. Zozketa honekin amaitu dute aurtengo kanpaina eta antolatzaileek honako datuak eman dituzte ezagutzera: kanpainan 440 lagunek parte hartu dute, erosketatxekearekin %35eko deskontua aplikatuta euskarazko liburuak erosi dituztenak, berriz, 200 pertsona izan dira. Antolatzaileek partaidetza datuak eskertu dituzte. – M.A.