Goierri Gorri taldeak gaur egingo du urteko batzarra Idiazabalen

Martes, 26 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:44h.

IDIAZABAL – Goierriko osatzen duten hainbat eta hainbat herritako jokalarik osatzen dute Goierri Gorri emakumezkoen futbol taldea. Gaur arratsaldean egingo dute urte honen balantzea, batzar nagusia hain zuzen ere. Hala, Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian elkartuko dira guztia arratsaldeko 18.00etan. Bertan Goierri Gorri Futbol Klubaren aurkezpena egingo da lehenik eta jarraian aurtengo denboraldiko balantze ekonomikoa egingo dute. Segidan mailaz mailako kirol txostena aurkeztuko da eta denboraldi amaierako afarirako data ere zehaztuko da. – M.A.