Ataungo etnografiaren inguruko liburua aurkeztuko da gaur

Martes, 26 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:44h.

 ATAUN – Aurtengo urtean zehar, Aranzadi Zientzia Elkarteak Juan Arin Dorronsoro ikerlari ataundarraren etnografia lanak bildu ditu hark egindako plegu, marrazki, lamina eta bestelako materiala ikerlariak idatzitako artikuluekin batuz. Hala, Etnografía de Ataun deituriko monografiko eguneratua sortu dute eta liburua aurkezteko ekitaldia gaur egingo dute, arratsaldeko 18.30ean Ataungo udaletxearen pleno aretoan. Dorronsorok XX. mende hasieran ekin zion 50 urtetik gorako ikerkuntza jardunari eta ikerketa lanak Ataun eta inguruetan egin zituen. – M.A.