GIZARTEA

Hondarribiak 27.600 euro banatuko ditu euskararentzat

Ikastea, errotulazioak edo webguneak itzultzea onuratuko dira, besteak beste

Xabier Sagarzazu - Martes, 26 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

irun - Hondarribiko Udaleko Euskara arloak 27.600 euro banatuko ditu aurtengo bere diru-laguntzen deialdian, bost lerro desberdinetan banatuta.

Alde batetik, udan ezagutza edo erabiltzeko ohitura eskasa duten ikasleei zuzendutako euskara ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeentzat, 9.800 euroko diru-laguntza aurrekontua du Euskara arloak. Kasu honetan, onuradun izan nahi duten ikastetxeek, aste honen amaierara arte dute epea eskaria egiteko.

Ikastaroak ematen dituzten hiriko ikastetxeei zuzendutako laguntza hauez gain, euskararen sustapenerako ekintzak antola-tzen dituzten talde edo elkarteen-tzat 7.000 euro banatzea aurreikusten du Hondarriko Udalak.

ikastea eta errotulatzea Ba dago ere, hirugarren diru-laguntza lerro batean, euskarazko barnetegietara edo UEU, Udako Euskal Unibertsitatearen ikastaroetara joango diren hondarribiarrei zuzendutako 7.000 euroko aurrekontua;eta diru-laguntza hauen laugarren lerro batean, Hondarribiko Udaleko Euskara arloak 1.800 dauzka gordeta, denda, taberna eta bestelako edozein establezimendutan euskarazko edo elebidun errotulazioa jartzen dutenentzat.

Azkenik, Hondarribiko Udalak euskarazko webguneak martxan jartzen dituzten elkarte, erakunde edo enpresa eta negozioentzat 2.000 euroko aurrekontua dauka gordeta diru-laguntza hauen bosgarren lerroaren baitan.

Ikastetxeeetako euskara ikastoren kasuan aste honen amaierara arte baldin badago eskariak egiteko epea, diru-laguntza hauen beste lerro guztietan (euskara sustatzeko ekintzeterako, barnetegi eta uda ikastaroetarako, errotulazioetarako eta euskarazko webguneetarako, alegia), epea irailaren 15era bitarte luzatuko da eta oinarriak eskura daude BAZ bulegoan eta www.hondarribia.eus-en.