GIZARTEA

Erraldoi bat gehiago izango da dantzan Zarauzko festetan

Oskar Mutiozabal, Xabier Txurruka eta ‘Pepe Txabillo’, erraldoia atzean dutela.
Lege Zaharren Enparantzan elkartu ziren haurren lau taldeak.
Haurren danborrada udaletxe parera iristean.

‘PEPE TXABILLO’, SAN PELAIOTAKO OMENDUA, IZANGO DABOSGARREN ERRALDOIA AURRERANTZEAN. ATZO LEHERTU ZENFESTA ETA JAI GIROA IZANGO DA NAGUSI EGUNOTAN 

Ane Rotetaren erreportajea eta argazkiak - Martes, 26 de Junio de 2018 - Actualizado a las 10:46h.

Iritsi dira San Pelaio jaiak, Zarauzko herriaren festa kuttunak. Atzo eguerdian bota zuten jaiak iragartzen dituen txupinazoa, eta eguraldia lagun dutela alaitasunez eta giro onez ospatuko dituzte herriko patroiaren jaiak datozen egunotan.

Jose Mutiozabal Pepe Txabillok eta Txabillo Erraldoi eta Buruhandi Taldeak igo zuten bandera gauerdian, eta gainera sorpresa eder bat eman zieten zarauztarrei. Izan ere, omenaldi gisa Pepe Txabilloren erraldoi berri bat egin du Zarauzko Udalak, eta aurrerantzean bost erraldoi izango dira festetan, orain arteko beste lauekin batera. “Beste herri batzuetan egiten dituzte herrian ezagunak diren edo aipamena merezi dutenen buruhandiak, eta Zarautzen norbaitek merezi baldin bazuen, Pepe Txabillok behar zuela izan pentsatu genuen, horrenbeste maite dugun zarauztarra”, adierazi zuen atzo Xabier Txurruka alkateak.

Irungo Garate anaiek egin dute erraldoia eta Txabillo “oso gustura eta pozik” agertu zen prentsaren aurrean erraldoia ikustean. Gainera, erraldoia eramaten bere biloba, Oier, atera zen atzo eta benetan “berezia” izan zen hori omenduarentzat.

Atzoko eguneko beste ekitaldi nagusiak Haurren eta Helduen Danborradak izan ziren. Haur Kultur Taldeak antolatuta, Haurren XL. Agerraldia izan zen eta lau auzo desberdinetatik aterata, Lege Zaharren Enparantzan bildu ziren gaztetxoak. Gauean, berriz, Danborrada Nagusia atera zen herriko hamabi elkarte gastronomikoen partaidetzarekin eta festak ez zuen etenik izan gau osoan.

Gaur, San Pelaio Egunean, eta bihar ere festa giroa izango da nagusi herrian.

Secciones