Bai Euskarari Sariak, enpresa eta zine mundura

Bai Euskarari Sari banaketaren ekitaldia Tabakaleran.

Talleres Mitxelena, Fideslan, Jon Garaño eta Aitor Arregi izan dira sarituak

Arantxa Lopetegi Iker Azurmendi - Domingo, 24 de Junio de 2018 - Actualizado a las 07:34h.

donostia - 2108ko Bai Euskarari Sariak Talleres Mitxelena, Fideslan, Jon Garaño eta Aitor Arregirentzat izan dira.

Fideslan aholkularitza enpresan “argi dute arlo profesionalean euskarak balio berezia eskaintzen duela” eta, horregatik, Fideslaneko lan taldeak “modu naturalen du integraturik hizkuntza”.

Saria ematerako orduan azpimarratu da Fidelesanek “Euskal Herriko enpresen estrategiak euskaraz marrazteko” egindako ahalegin guztiak.

Talleres Mitxelena, industria eta teknologia sektoreko Hernaniko kooperatiba bat da, mende erdi bat baino gehiagoko ibilbidea duena. Hizkuntzarako duen sentsibilitate berezia goretsi nahi izan dute Bai Euskaratik, kooperatibak “belaulandiz-belaundaldi euskaraz hazten doalako”.

Zine mundua ere presente egon zen Bai Euskarari Sarien 18. edizio honetan. Jon Garaño eta Aitor Arregi “alfonbra gorrian euskal kultura”ren ordezkari izatearen garrantzia azpimarratu nahi izan da sariarekin.

“Altzoko Handiak mundua zeharkatzea lortu dute, marka guztiak apurtuz” eta, bide batez, “euskal kultura eta zinemaren industria elikatzen” jarraitu.

Sarien banaketen ekitaldian, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea, Miren Dobaran eta Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria, Garbiñe Mendizabal, izan ziren.

Secciones