Zarauzko Euskaraldiaren webgunea eskuragarri dago dagoeneko

Sábado, 23 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:13h.

ZARAUTZ – Zarauzko Euskaraldiaren webgune berria ikusgarri dago euskaraldiazarautz.weebly.com-en, eta Euskaraldiari buruzko informazioaz gain, Zarauzko kontuak ere ikusteko aukera izango da. Azken haste hauetan herriko hainbat eragilerekin egon dira antolatzaileak hizketan eta pixkanaka herrira zabaltzen ari dira. “Gero eta gehiago dira Euskaraldiaren berri izan eta parte hartzeko asmoa adierazi digutenak”, zehaztu dute. – A.R.