Erretiratutako kaleplakak oparituko ditu Orioko Udalak

Sábado, 23 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:12h.

ORIO – Orioko Udalak erretiratu egin ditu kaleen izenen plakak eta berriak jarri ditu duela gutxi. Hala, plaka zaharrak herritarrei eskaintzea erabaki du, doan. Plakak lortzeko Udaleko bulego teknikotik pasa beharko da eta bukatzen diren arte banatuko dituzte. Bulegoa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, goizeko 8.30etik 14.30era eta interesatu bakoitzari, gehienez, plaka bat emango zaio. Epea uztailaren 13an amaituko da. – A.R.