BERTAN

San Joan bezperako egitarau berezia izango da gaur Tolosan

Sábado, 23 de Junio de 2018 - Actualizado a las 07:53h.

Tolosa. San Joan jaietan bete-betean murgilduta daude tolosarrak. Atzo hainbat ekitaldi izan ziren, besteak beste, lehen aldiz ospatu zen Helduen Egunean 140 pertsona bildu ziren bazkarirako. Kirola kalean egiteko aukera ere izan zen, zezen plazan zaldi ikuskizuna eta kontzertuak izan ziren, eta Solstizio kontzertua Urkizun eta Eduardo Mokoroaren omenezko emanaldia Euskal Herria plazan. Gaur, San Joan bezpera ospatuko da eta iluntzean sua piztu aurretik hainbat ekitaldi izango dira;hala nola, 3x3 saskibaloia, zumba saioa, batukada feminista, bertso jaialdia, txistularien erronda, Arameleko bezperak eta bertso jaialdia. Argazkian, Helduen Eguneko txupinazoa eta zaldi erakustaldia. Argazkiak: M.S.S.