Udako igerilekura oinez joateko bide seguruak

Sibeluts kaletik bakarrik heldu ahalko da igerilekura autoz, Oiartzunek trafikoa berrantolatu duelako

Sábado, 23 de Junio de 2018 - Actualizado a las 07:53h.

Oiartzun - Udako igerilekua irekita dagoen egunetan, inguru horretako trafikoa berrantolatuko da, besteak beste, oinezkoentzako eremu seguruak sortzeko, adierazi dute Oiartzungo Udaletik.

Iaz martxan ipinitako ereduari jarraituta, Pikabeneko biribilgunetik hilerrira ezingo da autoz pasatu, bidea Goizueta kale parean itxiko baita. Hori dela eta, igerilekuko aparkalekura Sibeluts kaletik iritsi beharko da (Haurtzaro Ikastolatik hilerrira doan bidea).

Honenbestez, hilerritik Goizueta kalera bitarteko errepide zatia norabide bakarrekoa izango da eta ibilgailuen zirkulaziorako errail bakarra izango du, espaloiak oinezkoen-tzako izan daitezen.

Trafiko berrantolaketa honekin aparkaleku plaza gehiago ahalbideratuko dira, Goizueta kalea, hilerriko aparkalekua, Txara gainekoa eta Sibeluts kaleko errail bat aparka-tzeko erabiliko dira. - A.M.

Secciones