Aldegunak botako du xanistebanetako txupinazoa

Sábado, 23 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:52h.

OIARTZUN – Aurtengo Oiartzungo xanistebanei Arraguako Aldeguna elkarteak emango die hasiera, Jai Batzordeak hala erabakita. Aldeguna elkarteak 50 urte bete ditu aurten. Urte luzetan xanistebanetan ekimenak antolatu ditu: dantza txapelketa, Urkabeko erromeria (gaur egun egiten ez dena) bakailao txapelketa... Hori guztiagatik txupinazoa botatzeko aukeratuak izan dira. – A.M.