Sanferminetara txangoa antolatu dute uztailaren 12rako

Sábado, 23 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:15h.

AZPEITIA – Baigera jubilatuen elkarteak Iruñeako San Fermin jaietara txangoa antolatu du uztailaren 12rako (irteera 8.30ean izango da, San Martin egoitza aurretik). Prezioa 20 eurokoa da (35 euro bazkaria barne) eta parte hartzeko interesatuek uztailaren 9ra bitartean eman ahalko dute izena Baigerako bulegoan (10.30etik 12.30era arte). – J.L.