Lizarrako Larrain dantza ikasteko ikastaroa antolatu dute

Sábado, 23 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:14h.

ELGOIBAR – Haritz euskal dantzari taldeak eta Elgoibarko musika eskolak Lizarrako Larrain dantza ikasteko ikastaroa antolatu dute hilaren 30 eta uztailaren 14rako. Saioak 10.30etatik 13.00etara bitartean egingo dira musika eskolan eta interesatuek asteartera arte eman dezakete izena eskolan bertan. Prezioa 20 eurokoa da. – J.L.