Floreaga ikastetxeak Eskola jasangarriaren ziurtagiria berritu du

Sábado, 23 de Junio de 2018 - Actualizado a las 13:14h.

 AZKOITIA – Floreaga ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak ematen duen Eskola jasangarriaren ziurtagiria berritu du, hirugarren aldiz. Ikastetxetik “oso pozik” agertu dira ezarritako helburu hori lortu izanagatik. Beren hitzetan, ziurtagiria berritzea “izugarrizko elkarlanaren eta inplikazioaren ondorioa izan da”. Ziurtagiriak lau urterako balioa du eta Euskadiko 30 ikastetxek eskuratu dute. – J.L.